Rufino (kontsula)
Itxura
Rufino (latinez: Flavius Rufinus; Elusa, gaurko Eauze, c. 335 - Konstantinopla, 395eko azaroaren 27a) erromatar politikaria izan zen. Akitaniako talde batek bultzaturik eta San Anbrosioren laguntzaz inperioaren zuzendaritzako bulegoetara iritsi zen. Magister officiorum izendatu zuten (388-390) eta Ekialdeko pretorioko prefektoa egin zuten 392an. Arriotarren aurkako ezespena bideratu zuen, eta asko aberastu zen egin zituen ondasun konfiskazioei esker. Zeregin garrantzitsua izan zuen San Anbrosio eta San Teodosioren arteko negoziazioetan. Estilicon-ek bultzatuta hil zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-1-16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.